Koloreak ikastea haur hezkuntzan zehar egiten da, pixkana joaten da kolore asko daudelako. Horretarako abesti honekin haurrek 5 kolore ikasiko dituzte (gorria, berdea, horia, urdina eta txuria) era dinamiko batean. Umeak marrazki bizidunetan edo edozein marrazki ikusten dutenean gehienbat fijatzen da koloreetan eta marrazkien formetan.Curriculumarekin erlazionatzean, helburuen aldetik ikus dezakegu umeak koloreekin sentimenduak adierazten dituztela. Edukien aldetik plastika adierazpenarekiko interesa eta norberaren eta besteen ekoizpenekiko errespetua.
ABESTIA
Koloreak ikasten, koloreak ikasten,
koloreak ikasten ari gara. (bis)
Gu gara gorriak,
gorriak gara gu,
odola bezala,
gorriak gara gu.
Gu gara berdeak,
berdeak gara gu,
belarra bezala,
berdeak gara gu.
Gu gara horiak,
horiak gara gu,
eguzkia bezala,
horiak gara gu.
Gu gara urdinak,
urdinak gara gu,
zerua bezala,
urdinak gara gu.
Gu gara txuriak,
txuriak gara gu,
elurra bezala,
txuriak gara gu.
Nahaste/elipsi handi eta zabal bat dago zure ikuspegian; kanata hori erraz batean ikas lezake, esan dezagun, ba, itsu batek; horregatik ere, ez du ezagutuko kolorerik. Daltonikoak ez dira hain urriak eta horiek ere ondo ikasi diezazueke kantatzen baina ez desberdintzen.
ResponderEliminarZehatza eta argia izan behar du zure plantsamendua, analisia ere zehatza eta argia izateko. Hola egingo bazenu, curriculumarekiko loturak nabarmen uzteko esango nizuke.