Mostrando entradas con la etiqueta Igone. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Igone. Mostrar todas las entradas

2012/04/23

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK



           Gaur egun, ume gehienek normalean eskola kanpoko ekintzak egiten dituzte. Ekintza hauek zabalak izan daitezke; kirola egiteko, klaseko materiaren bat indartzeko, eskulanen tailer bat, igerilekura joatea,... Egia da haur hezkuntzako umeak normalean "multikirola" deritzon eskola kanpoko ekintzara joaten direla, gehien bat jolas librea eta noizea behin jolas baten bat egiten dute. Eskola kanpoko ekintzak honako leku hauetan egiten dituzte.


  

          Sartzen diren lehenengo aldietan lekua aztertzen dute, espazioa, zein material dagoen, zertarako balio duten, nola jolas dezakete material horrekin,... Normalean erabiltzen duten materiala erlazionatzen dute ezagutzen duten material batekin era horretara jolastu ahal izateko. Batzuetan kanpora ateratzen dira, horrela, aire zabalean eta naturan jarduerak egiteko interesa, eta ingurune babesteko eta zaintzeko jarrerak garatuko dituzte.

          Esan behar da umeak aktiboak direnez, ekintza mota hauek komenigarriak dira haientzat batez ere, beren psikomotrizitztearen garapenerako. Baina hala ere, astean zehar jarduera asko izanez gero, umeak gehiegi nekatu ahal dira. Umea egun libreak eduki behar ditu lasai egoteko.

2012/03/29

KOLOREAK IKASTEN

Koloreak ikastea haur hezkuntzan zehar egiten da, pixkana joaten da kolore asko daudelako. Horretarako abesti honekin haurrek 5 kolore ikasiko dituzte (gorria, berdea, horia, urdina eta txuria)  era dinamiko batean. Umeak marrazki bizidunetan edo edozein marrazki ikusten dutenean gehienbat fijatzen da koloreetan eta marrazkien formetan.

Curriculumarekin erlazionatzean, helburuen aldetik ikus dezakegu umeak koloreekin sentimenduak adierazten dituztela. Edukien aldetik plastika adierazpenarekiko interesa eta norberaren eta besteen ekoizpenekiko errespetua.

ABESTIA


Koloreak ikasten, koloreak ikasten,
koloreak ikasten ari gara. (bis)

Gu gara gorriak,
gorriak gara gu,
odola bezala,
gorriak gara gu.

Gu gara berdeak,
berdeak gara gu,
belarra bezala,
berdeak gara gu.

Gu gara horiak,
horiak gara gu,
eguzkia bezala,
horiak gara gu.

Gu gara urdinak,
urdinak gara gu,
zerua bezala,
urdinak gara gu.

Gu gara txuriak,
txuriak gara gu,
elurra bezala,
txuriak gara gu.


2012/03/16

IPUINAK ETA UMEAK



Añadir leyend
Artikulu honetan ikus dezakegu, gaur egungo  haurtxoek beste garaiko belaunaldietan baino lehenago hasten direla. Ipuinak “irakurtzeak" sustatzen du garapen hori, oso gaztetatik  gurasoek liburutegira  eramaten dituzte eta han kontatzen zazkie ipuinak. Gainera,  nahi dituzten ipuinak hartu eta marrazkien bitartez ipuinen munduan sartzen dira pixkanaka-pixkanaka.

Irakurketa bultzatzeko animazio ekintzak garrantzitsuak dira, ipuinen kontaketa ez da jolas saioa ezta pailazo emanaldiak, umeek ez dutelako jolas moduan ulertzen.
Liburutegira joaten direnak gehienbat  5 urteko umeak dira, eta orain dela urte batzuk hasitako sustapen saioak fruituak ematen ari dira.

Ipuinak kontatzerakoan kontutan hartu behar dugu adina, zein adinatakoak diren kontuan izanda, gela egokitu behar da. Adibidez, 3 urteko neska-mutilak baldin badira  kuxina erabiltzea komengarria da, irakaslea haien parean egotea, ondo ahozkatzea eta lasai hitz egitea oso garrantzitsua da ere.

2012/02/28

PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

      Web orrialde honetan ikus dezakegu interesgarria dela, hainbat bidetatik. Hasteko, Bartzelonako Euskaltegiko lagunek "Maite Zaitut" abestiarenkin lip dub egin zuten, hemen doakizu, gure ustez dibertigarria

      Jarraitzeko, haien hurrengo ekitaldia, larunbat honetan izango da, Ibarran arratsaldeko 18:00 eta hurrengoa, igandean Azpetian, 2 ekitaldi egingo dituzte.

      Halaber, haien web orrialdean ikusi dugu pailazoak maiatzaren aldera Etiopian izan direla bi asteotan, bi hernaniarrak sortutako umezurztegia barrutik ezagutzen. Umezurztegian bizitza aurrera egiteko tresnak eskaintzen dizkiete, heziketari garrantzia emanaz, ofizioak erakutsiz, nekazal eskolan ortua landuz eta ezagutuz…

      Bestalde hainbat joku daude, umeentzat dibertigarriak izango direnak. hainbat kartetkinbehar da bere bikotea, soinu bat entzuterakoan aukertu behar da animalia eta margotu dezakezu aien marrazkiren bat sagua erabiliz, nahi duzun kolorean klikatzen duzu eta zati hori margotzen da.

      Gehiago jakin nahi baduzue gonbidatzen zaituztet web orrialdea bisitatzera.



Igone Cuartero