Mostrando entradas con la etiqueta eskulanak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta eskulanak. Mostrar todas las entradas

2012/04/15

GITARRA

      Hurrengo eskulana musika arloarekin estuki lotuta dago, edozein umee erabili dezakeen gitarra hain zuzen ere. Gitarra hau egiteko materialak hauek dira:

                1. mukizapi-kaxa                                                                                            2. gometsak




                                                                                                                               

                    3. tenperak                                                                                               4. gomak




      Lehenengo pausua, mukizapi kaza hartzea da, zapi barik baldin badago hobe, horrela material birziklatuak erabiliko ditugu. bigarren pausoa kaxa margotzea da eta lehor dagoenean gometsak itsatsi. Azkenik, gomak ipini behar dira. Hau egiteko bi aholku hauek lagungarriak izan daiteke, lehenengoa gomen lodiera ezberdina bada, sortuko duten soinua ere ezberdina izango da. Bigarrena, kolereetako gomak hobeto geratzen direla da. 

      Eskulan honekin lantzen dituzten gaitasunak hizkuntza, gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna giza eta arte kultura eta autonomia dira. Gainera, lehen esan dudan moduan musikarekin estuki lotuta dago eta ez bakarrik musikarekin, baizik eta psikomotrizitatearekin. Arlo honetan, koordinazioa eta abilezia lantzen dira, beraz, psikomotrizitate fina lantzen da. Honekin batera irudimena eta sormena ere. 

      Espero dut gustoko izatea eta praktikan jartzea, hona hemen uzten dizuet eskulanaren itxura amaitzean.



2012/03/22

URTAROAK


Gaurkoan, urtaroak ikasteko eskulan bat proposatuko dugu. Eskulan honekin, Curriculumaren ingurunearen ezagutzaren atala landuko dute batik bat. Hain zuzen ere, natura ezagutzen hasteko lagungarria izan daiteke. Gainera, eskulan hau osatzeko gurasoen laguntza eta zenbait irteera egitea beharrezkoa izango da. Beraz, jarduera interesgarri eta oso bat iruditu zaigu.

2. Kotoia
BEHAR DITUGUN MATERIALA:  
1. Txantiloia.
3. Kartulina
4. Gezia 
5. Benetako loreak
6. hosto sikuak.
                                           








Azkenengo bi materialak ez dira beharrezkoak. Posiblea bada ondo egongo litzateke umeekin irteera txiki bat prestatzea eta lore sikuak edo eroritako hostoak lortzea. Izan ere jarduera interesgarriagoa izango litzateke umeentzat. Haien interesa pizteko lagungarria da.  


JARRAITU BEHARREKO PAUSUAK:
1. Ume bakoitzari txantiloi bat emango zaio. Era honetan, bakoitzak bat izanda, etxera eraman ahalko dute eta han ere landu. Bitartean, irakaslea kartulina betetzen juango da ikasleek eredu bat izan dezaten eta klasean ere gaia lantzeko materiala izan dezaten. 
2. Urtaroen izenak jarriko dituzte irakasleen laguntzaz dagokion lekuan hiru hizkuntzatan euskara, ingelesa eta gaztelania.
3. Izenak jarritakoan, ume bakoitzak nahi duen moduan apainduko du urtaro horrekin zer ikusia duen marrazki edo material batekin. Horretarako, margoak, kotoia, loreak eta bar erabili ahalko dituzte.
4. Irakasleek lana plastifikatu egingo ditu eta umeek apaindutako gezi bat jarriko dio haiek hilabetez eta urtaroz aldatu ahal izateko. Osatuta daukagu gaurko eskulana!




Eskulan honen asken xedea urtaroak ikastea denez, eskulana egin ondoren herabilera eman behar diogu eta horretarako, badaude lagungarriak izan daitezkeen zenbait dokumentu, abesti edo bideo.

2012/02/29

ZAPATILAK LOTZEN:

Gaur, umeekin egiteko eskulan bat proposatuko dugu. Gainera eskulan honen bidez umeek kordoidun zapatilak lotzen ikasi ahal izango dute. Era erraz batean eta haien laguntzaz, zapatila bat egingo dugu.


Behar ditugun materialak:
1.Zapatilaren marrazkia: 
2.Etxean ditugun kordoi batzuk.


3.Kartoizko tapa
4.Kolorezko paperak
  




5.Artaziak
6.Margoak
Jarraitu beharreko pausuak:
1. Lehendabizi, umeei zapatilaren marrazkia eta kartoizko tapa emango dizkiegu haiek nahi duten moduan margotu eta apaindu ahal izateko. Honetarako, margoak , errotulagaituak kolorezko paperak eta abar erabiliko dituzte. 
2.Apaindu ondoren, andereño edo maisuren laguntzaz, zapatilaren marrazkia moztu egingo dute eta zulotxoak egingo dizkiete. Moztu ondoren, kartoian pegatuko dute eta berriro ere, zuloak egingo dituzte.
3.Marrazkia itsatsi ondoren, plastifikatu egingo dugu gehiago iraun dadin. Zuloak berriro egingo dizkiogu, kordoiak jarriko ditugu eta listo,gure eskulana ukatuta dugu.
4.Azkenik, umeekin batera, praktikatzera animatuko dien ipuin edo abesti bat bat asmatzea proposatzen dizuegu. Asko praktikatu!!





 Julene Elizondo