Unicefek
haurrekin burutzeko kanpaina bat abian jarri du. Helburua, ur faltagatik
hainbat herrieldetan bizi dituzten egoeren inguruan haurrak kontzientziatzea
eta sensibilizatzea da. Era honetara haurrek ingurune sozial berri baten egoer
a ezagutuko dute eta horretarako hainbat jarduera burutuko dira. Lehenik eta
behin, uraren inguruko azterketa bat egingo da, hau da bere zikloa ezagutzea…
Lehen aipatu bezala uraren eskasia dela eta muturreko egoerak bizi dituzten
herrialde hauetako haurrei, Nigerreko haurrei adibidez, elkartasuna adierazteko
ekintzak burutzea izango litzateke hurrengo pausua. Proiektua burutzen hasi
aurretik jakinaren gainean jarriko ditugu gurasoak etxera bidaliko den ohar
baten bidez.
Elkartasun hau
indartzeko gabonak aurretik zuhaitza apaintzean, Nigerreko haurrek lehenbailen
ura eguki dezaten desioa daramaten apaingarriak jarriko ditugu. Tanta formako
apaingarri horiek gurasoei eskeiniko zaizkie saltzeko. Horrez gain kirol egun
bat antolatuko da eta dortsalak euro baten truke salduko dira. Diru hau
Unicefen bidez Nigerreko haurren egoera hobetzeko bideratuko da. Proiektu
guztiak elkarlanean burutuko dira era atsegin batean.
Proiektua ongi
egituratuta dago eta zehatz meatz azlduta azaltzen da Unicefen orrialdean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario