Mostrando entradas con la etiqueta Miriam. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Miriam. Mostrar todas las entradas

2012/05/08

YOGA


Yoga praktikatzeak oso onuragarria da gorputzarentzako zein adimenerako erlaxatzera laguntzen gaituelako, gehien bat bizitza modernoan bizitzen dugun estresagatik eta umeek ez dira hortaz libratzen. Yogak erlaxatzen laguntzen du baina norberak bere burua ezagutzeko ere erabiltzen da. Ume hiperaktiboentzako eta estresa sufritzen duten umeentzako oso onuragarria da energia, antsietatea eta beldurra bideratzen laguntzen dielako, gainera haien egoera emozionala hobetzen du. Beraz, agresibitate arazoak dituzten umeek haien jarrera aldatzen dute eta lagunen arteko integrazioa sustatzen da. Hau guztia, yogan ezinbesteko den ariketa batekin lortzen da, arnasketarekin. Arnasketa ariketak ondo burutzeko beharrezkoa da eta yogaren zatirik garrantzitsuena da, ariketak baino inportanteagoa arnasketa kontrolatzen ez badelako, ariketak gaizki eginak egongo dira.
Yogak ba al du zerikusia hezkuntzarekin? Lehen esan dudan bezala, umeen integrazio prozesuan lagundu dezake yogak, horretaz aparte, yogan praktikatzen den ariketa fisikoa kontzentrazioa behar duenez, umeen bizitzaren beste arloetan ere kontzentratzen laguntzen die ikasketa prozesuan.
Bestalde, gorputz ikuspuntutik ikusita, yogak malgutasuna eta elastikotasuna lantzen du, hau trebetasun motorrak garatzen eta muskuluak, artikulazioak, glandulak eta organoak  estimulatzen eta aktibatzen laguntzen du. Haurraren hazte prozesua hobetu eta laguntzen du.
Yoga praktikatzeak, ariketa dibertigarria bihurtzen da umeentzako gorputza garatzeko beste modu berria eta ezezaguna delako, baina yoga klaseetan motibazioa umeengan piztea derrigorrezkoa da ez aspertzeko eta horregatik ez da komenigarria 15 ume baino gehiago izatea klase batean. Haurrek, erlaxatuta eta eroso sentitzeko ariketa egiteko arropa eraman behar du edozein mugimendu egiteko, koltxonetak behar dira oinetan hotzik ez sentitzeko eta isiltasuna giroa behar da.
Yoga praktikatzeko ordutegi onena goiztetan da, baina arratsaldean egiteak onuragarria da berdin, gainera,  adituen hitzetan, yoga praktikatzeko adin mugarik ez dago lau urteetatik gora egiten badugu.

2012/04/15

GITARRA

      Hurrengo eskulana musika arloarekin estuki lotuta dago, edozein umee erabili dezakeen gitarra hain zuzen ere. Gitarra hau egiteko materialak hauek dira:

                1. mukizapi-kaxa                                                                                            2. gometsak




                                                                                                                               

                    3. tenperak                                                                                               4. gomak




      Lehenengo pausua, mukizapi kaza hartzea da, zapi barik baldin badago hobe, horrela material birziklatuak erabiliko ditugu. bigarren pausoa kaxa margotzea da eta lehor dagoenean gometsak itsatsi. Azkenik, gomak ipini behar dira. Hau egiteko bi aholku hauek lagungarriak izan daiteke, lehenengoa gomen lodiera ezberdina bada, sortuko duten soinua ere ezberdina izango da. Bigarrena, kolereetako gomak hobeto geratzen direla da. 

      Eskulan honekin lantzen dituzten gaitasunak hizkuntza, gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna giza eta arte kultura eta autonomia dira. Gainera, lehen esan dudan moduan musikarekin estuki lotuta dago eta ez bakarrik musikarekin, baizik eta psikomotrizitatearekin. Arlo honetan, koordinazioa eta abilezia lantzen dira, beraz, psikomotrizitate fina lantzen da. Honekin batera irudimena eta sormena ere. 

      Espero dut gustoko izatea eta praktikan jartzea, hona hemen uzten dizuet eskulanaren itxura amaitzean.



2012/03/26

L´EQUIP PETIT

     Gaur egun, umeetan garatzen den gaitasuna haien arteko leiakortasuna da. Gure seme-alabak, onenak izan behar dira egiten duten edozein gauzetan: futbola, ikaskketak, musika... Ez du importa ondo edo gaizki pasatzen badu eskolan, nota onak atera behar ditu eta listo. Baina ondo pasatzen badu, edozein kirola praktikatzen, onena izan behar du gu harro sentitzeko.
      Umeek ez ditugu hezten dibertigarria delako, baizik eta derrigorrezkoa delako. Baina, horrek aldatzen doa pixkanaka pixkanaka eta horren seinale futboleko talde bat da, L´EQUIP PETIT. Hona hemen bideoa, disfrutatu neuk egiten dudan moduan.



2012/03/19

MUSIKA UMEEN GARAPENEAN

        Musika, umeen garapenean paper garrantzitsu bat jokatu arren, musikarentzako garairik onenak ez direla esan beharra dago. LOGSE indarrean sartu ondoren, curriculumeko ikasgaiei bultzada emango zitzaiola ziurtatu zuen, baina administrazioaren lehenengo ebazpena heziketa musikalean izan da. Haien ustean, beharrezkoagoa edota oinarrizkoagoa den ikasgaia ematea askoz ere inportanteagoa da. Horrek, atzera pauso izugarria izan da eta beste irtenbide baten bila daude musikaren aldekoek. Baina, zergatik da musika garrantzitsua garapenean?
Prozesu psikologikoak aktibatzeaz gain (psikologia aldetik ikerketa beste modu bat egiteko aukera ematen duana), trebetasun espezifiko batzuk garatzen ditu. Funtzionamendu kognitibo-musikalean, musika trebetasunak lor ditzakegu, adibidez: musika konposatzea eta interpretatzea. Bi hauek, zailtasun handiko trebetasunak dira eta pertsona guztiek ezin dute gauzatu. Beraz, trebetasuna ez da unibertsala, gaitasun jakin batzuen multzoa baizik, eta horrek garatzea beharrezkoa da hezkuntzaren bidez.
Bestalde, musika azken hamarkadetan, ikerketa zabalak egiteko erabili da: garapen musikala haur etapetan, musikaren nortasuna, psikologia soziala, sormena…
Beraz, musika psikologiarekin oso harreman estua dauka eta honen bitartez umeen garapena hobetu eta ulerkorragoa izatea bultza dezake. Hori dela eta, musika ikerketa prozesu berriak zabaltzen ari ditu.
Hortaz, musika derrigorrezkoa eta beharrezkoa dela umeen garapenean esan dezakegu, eta curriculumeko ikasgaia izanda, baloratuagoa egon behar litzateke.





2012/02/20

IZARRAK ETA LIRAILI PRINTZESAREN IPUINA

Antzinan, gauzak ez ziren gaur egun diren bezalakoak. Garai hartan ez zegoen ez ilargirik, ez eta izarrik ere.
Zeruak lurra ikutzen zuen ia-ia eta hodeiak, zer esanik ez, eskura zeuden.
Haurrak ondo baino hobeto ibiltzen ziren. Oso txikiak zirenez, ez zuten zerua buruaz jotzen eta egun osoa ematen zuten hodeiez egindako bolak elkarri jaurtitzen, edurrezko bolak balira bezela.
Nagusiak, ordea, makurturik ibili behar izaten zuten beti zeruarekin kaskarrekorik ez hartzeko. Zerua hain hurbil, hain behean, egoteak makina bat buruhauste eragiten zien. Gauean neka-neka eginda egoten ziren, egun osoan markurturik ibili ondoren. Gainera, gauak ilunak eta tristeak ziren ilargirik eta izarrik ez zegoelako. 


Urruneko herrialde batean printzesa eder bat bizi zen. Izena ere oso polita zuen: Liraili (Liraili-k “egunsentia” esan nahi omen zuen, haien hizkuntzan). 
Arratsalde gozo batean Liraili jauregiko lorategian zegoen josten. Aldean zeramatzan bitxiak oso astunak zirenez, buruko diadema, belarritakoak, eraztunak eta diamantezko lepoko luzea kendu eta bi hodeiren artean eskegi zituen. 
“Orain askoz hobeto nago”, pentsatu zuen Liralik zama hura arinduta. Dena den, bazuen beste kezka bat, beste buruhauste bat: josteari utzi eta burua altxatzen zuen bakoitzean zeru-sapaiari takarreko ederra jotzen zion. Horregatik bere nebari laguntza eskatzea erabaki zuen.
Neba Malakas deitzen zen (Malakas hitzak, “sendoa” esan nahi omen zuen). Izan ere herrialde hartako gizonik indartsuena bera zen. Lirailik hau esan zion Malakasi: 

-“Malakas, bada garaia zure indarra jendearen onerako erabil dezazun, jendeari laguntzeko”.
 
-“Zer nahi duzu egitea, Liraili?”.
 
-“Jaso ezazu zerua gorago. Hartara ez dugu zerupean makurturik ibili beharko”.

Malakas zeruari bultzaka hasi zen. Beno, bultzada bakarra egin zion, itzelezkoa. Zeruak gorako bidea hartu zuen eta ez zen berehala gelditu: egunak joan egunak etorri, zerua urrunduz joan zen. 

Baina zer ahaztuko eta Liraili ri bitxiak hodeietatik hartzea ahaztu! Ooooh! Lastima! Ordutik aurrera bere buruko diadema zeruan zintzilik dago, eta guk “Ilargia” deitzen diogu. Baina bitxi gehiago ere ahaztu zuen: belarritakoak, eraztunak eta diamantezko lepokoa. Han goian daude guztiak: Izarrak

Izarrak eta Liraili Printzesaren ipuina hurrengo web orritik aterata dago, beste bat irakuntzeko gogoekin geratu baldin bazarete ona hemen linka.



                                                    Miriam Corres