Mostrando entradas con la etiqueta Baliabideak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Baliabideak. Mostrar todas las entradas

2012/03/29

KOLOREAK IKASTEN

Koloreak ikastea haur hezkuntzan zehar egiten da, pixkana joaten da kolore asko daudelako. Horretarako abesti honekin haurrek 5 kolore ikasiko dituzte (gorria, berdea, horia, urdina eta txuria)  era dinamiko batean. Umeak marrazki bizidunetan edo edozein marrazki ikusten dutenean gehienbat fijatzen da koloreetan eta marrazkien formetan.

Curriculumarekin erlazionatzean, helburuen aldetik ikus dezakegu umeak koloreekin sentimenduak adierazten dituztela. Edukien aldetik plastika adierazpenarekiko interesa eta norberaren eta besteen ekoizpenekiko errespetua.

ABESTIA


Koloreak ikasten, koloreak ikasten,
koloreak ikasten ari gara. (bis)

Gu gara gorriak,
gorriak gara gu,
odola bezala,
gorriak gara gu.

Gu gara berdeak,
berdeak gara gu,
belarra bezala,
berdeak gara gu.

Gu gara horiak,
horiak gara gu,
eguzkia bezala,
horiak gara gu.

Gu gara urdinak,
urdinak gara gu,
zerua bezala,
urdinak gara gu.

Gu gara txuriak,
txuriak gara gu,
elurra bezala,
txuriak gara gu.


2012/02/28

PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

      Web orrialde honetan ikus dezakegu interesgarria dela, hainbat bidetatik. Hasteko, Bartzelonako Euskaltegiko lagunek "Maite Zaitut" abestiarenkin lip dub egin zuten, hemen doakizu, gure ustez dibertigarria

      Jarraitzeko, haien hurrengo ekitaldia, larunbat honetan izango da, Ibarran arratsaldeko 18:00 eta hurrengoa, igandean Azpetian, 2 ekitaldi egingo dituzte.

      Halaber, haien web orrialdean ikusi dugu pailazoak maiatzaren aldera Etiopian izan direla bi asteotan, bi hernaniarrak sortutako umezurztegia barrutik ezagutzen. Umezurztegian bizitza aurrera egiteko tresnak eskaintzen dizkiete, heziketari garrantzia emanaz, ofizioak erakutsiz, nekazal eskolan ortua landuz eta ezagutuz…

      Bestalde hainbat joku daude, umeentzat dibertigarriak izango direnak. hainbat kartetkinbehar da bere bikotea, soinu bat entzuterakoan aukertu behar da animalia eta margotu dezakezu aien marrazkiren bat sagua erabiliz, nahi duzun kolorean klikatzen duzu eta zati hori margotzen da.

      Gehiago jakin nahi baduzue gonbidatzen zaituztet web orrialdea bisitatzera.



Igone Cuartero

2012/02/20

IZARRAK ETA LIRAILI PRINTZESAREN IPUINA

Antzinan, gauzak ez ziren gaur egun diren bezalakoak. Garai hartan ez zegoen ez ilargirik, ez eta izarrik ere.
Zeruak lurra ikutzen zuen ia-ia eta hodeiak, zer esanik ez, eskura zeuden.
Haurrak ondo baino hobeto ibiltzen ziren. Oso txikiak zirenez, ez zuten zerua buruaz jotzen eta egun osoa ematen zuten hodeiez egindako bolak elkarri jaurtitzen, edurrezko bolak balira bezela.
Nagusiak, ordea, makurturik ibili behar izaten zuten beti zeruarekin kaskarrekorik ez hartzeko. Zerua hain hurbil, hain behean, egoteak makina bat buruhauste eragiten zien. Gauean neka-neka eginda egoten ziren, egun osoan markurturik ibili ondoren. Gainera, gauak ilunak eta tristeak ziren ilargirik eta izarrik ez zegoelako. 


Urruneko herrialde batean printzesa eder bat bizi zen. Izena ere oso polita zuen: Liraili (Liraili-k “egunsentia” esan nahi omen zuen, haien hizkuntzan). 
Arratsalde gozo batean Liraili jauregiko lorategian zegoen josten. Aldean zeramatzan bitxiak oso astunak zirenez, buruko diadema, belarritakoak, eraztunak eta diamantezko lepoko luzea kendu eta bi hodeiren artean eskegi zituen. 
“Orain askoz hobeto nago”, pentsatu zuen Liralik zama hura arinduta. Dena den, bazuen beste kezka bat, beste buruhauste bat: josteari utzi eta burua altxatzen zuen bakoitzean zeru-sapaiari takarreko ederra jotzen zion. Horregatik bere nebari laguntza eskatzea erabaki zuen.
Neba Malakas deitzen zen (Malakas hitzak, “sendoa” esan nahi omen zuen). Izan ere herrialde hartako gizonik indartsuena bera zen. Lirailik hau esan zion Malakasi: 

-“Malakas, bada garaia zure indarra jendearen onerako erabil dezazun, jendeari laguntzeko”.
 
-“Zer nahi duzu egitea, Liraili?”.
 
-“Jaso ezazu zerua gorago. Hartara ez dugu zerupean makurturik ibili beharko”.

Malakas zeruari bultzaka hasi zen. Beno, bultzada bakarra egin zion, itzelezkoa. Zeruak gorako bidea hartu zuen eta ez zen berehala gelditu: egunak joan egunak etorri, zerua urrunduz joan zen. 

Baina zer ahaztuko eta Liraili ri bitxiak hodeietatik hartzea ahaztu! Ooooh! Lastima! Ordutik aurrera bere buruko diadema zeruan zintzilik dago, eta guk “Ilargia” deitzen diogu. Baina bitxi gehiago ere ahaztu zuen: belarritakoak, eraztunak eta diamantezko lepokoa. Han goian daude guztiak: Izarrak

Izarrak eta Liraili Printzesaren ipuina hurrengo web orritik aterata dago, beste bat irakuntzeko gogoekin geratu baldin bazarete ona hemen linka.



                                                    Miriam Corres

2012/02/16

4 BALIABIDE INTERESGARRI

WEB ORRIA:

Web orri honetan, ikasteko zein jostatzeko pila bat joko aurkitu daitezke. Adibidez, gehiketak, kenketak, biderketak eta zatiketak egiteko jokoak edo margotzekoak baita ere. Adin desberdinetarako pentsatuak dira eta klaseetan lantzen dena, era dibertigarri batean praktikatzeko oso baliogarria izan daiteke.



BIDEOA: 

Bideo honen bidez, umeak abesti bat ikasiko dute, hau da beren memoria landuko dute, haien gorputza atal batzuk ezagutuko dituzte eta dantzatu ahal izango dute beraz psikomotrizitatea ere landuko dute.



 TEXTUA:

Gida honen bidez, bai irakasleek bai, gurasoek interesgarriak izango zaizkien hainbat material aurkitu ahal izango dute. Adibidez, ipuin klasikoak euskaraz edo umeak eskolan landuko dituzten abestien CD-ak besteak beste. 
 


 ARGAZKIA:

Gaur egun, leku askotako eta kultura desberdineko umeak egoten dira klaseetan. Horregatik, garrantzitsua iruditzen zaigu umeei kultura desberdinak izan arren guztiok berdinak garela azaltzea eta argazki honen bidez hau era errazago batean egin daiteke. Laburtuz, umeekin hezkidetza sustatzea da argazki honen helburua.


                                                            Julene Elizondo
                                                            Miriam Corres
                                                            Udane Ibarzabal
                                                            Igone Cuartero