2012/05/14

PENSANDO EN LOS DEMÁS


Pasaden eguenean, bideo batez hitz egin genuen klasean. Bideo honen izenburua "Pensando en los demás" zen. Bideoan, Toshiro Kamamori izeneko irakasle baten klaseak jarraitzen dira urte batez. Irakasle hau, bere klaseetan zoriontasuna aurkitzeko bidea erakusten saiatzen da eta hau lortzeko besteen zoriontasuna ere bilatu behar dugula aipatzen du. Urtean zehar, umeekin enpatia eta umeen arteko lotura afektiboak lantzen ditu batez ere.

Bideo hau, hainbat ideietan pentsaraztea eragin zidan hauetako batzuk eskolarekin eta irakasle lanarekin zerikusia zuten baina beste askok ez. Bi gauza garbi atera nituen bideotik. Lehenengoa, askotan, gure ingurunearekin ez garela erlazionatzen. Adibidez, momentu honetan, Gasteizko Irakasle-eskola Eskolako lehenengo mailako H.H. klaseko zenbat ikasleekin hitz egin dut noizbait? Kontatzen hasten naiz eta erdia baino asko gutxiagorekin ez dut inoiz hitz egin. Bideoan agertzen diren ikasleek ordea 30 dira eta haien arteko erlazioa guztiz desberdina da. Elkar ezagutzen dira eta horren ondorioz elkarrengandik ikasten dute.

Bigarrena, umeak haien sentimenduak eta ideiak espresatzeko helduak bezain kapazak dira, egin behar den bakarra haiek esateko daukatena entzutea da. Bideoa ikusi daiteke nola umeek "cartas de cuaderno" izeneko gutunak idazten dituzten. Hor kezkatzen zaien gaiez idazten dute baina benetan garrantzitsuak diren gaiez haien senideen heriotzaz edo haiek esperimentatutako beste egoera traumatikoez hitz egiten dute adibidez. Honen helburu nagusia, umeak haien sentimenduak eta beldurrak kanporatzen dituzte eta haien klase kideei gauza bera egiteko aukera ematen diete. Umeei espresatzeko aukera eta ingurunea eskaintzen die eta haiek oso ondo erabiltzen dituzte.

Hortaz gain, haien iritsia emateko askatasuna dute eta oso ondo erabiltzen dute gainera. Metodo honen bidez, umeak espiritu kritiko propioa sortzen dute eta haienganako konfiantza hazi egiten da. Askotan harrituta gelditzen gara gure inguruko gazteek haien iritziak defendatzeko gaitasuna ez dutelako eta egia esan, hau ez da harritzekoa. Izan ere, ez daukate eredu on bat, haiek arrazoiak eskatzen dituztenean lortzen dituzten bakarrak nik esaten dudalako eta hau horrela delako dira. Eta bi erantzun hauek konformismoa eta gogo heza ekartzen dute, Zertarako arrazoitu, beti erantzun berdina jaso behar badute? Argi dago umeak adierazteko eta pentsatzeko irrikatan daudela egin behar den bakarra aukera ematea da.


2012/05/08

CURRICULUMAREN TXULETA


Hiru esperientzia eremu:
1.       Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala
Egitura:
1.1   sarrera
1.2   helburuak: bederatzi helburu nagusi
1.3   edukiak
-lehenengo zikloa:
-lehenengo blokea: nortasun pertsonala sortzea
-bigarren blokea: ongizate pertsonala eta egunerokotasuna
-bigarren zikloa:
               -lehenengo blokea: gorputza eta norberaren irudia
               -bigarren blokea: jolasa eta mugimendua
               -hirugarren blokea: jarduera eta egunerokotasuna
               -laugarren blokea: norberaren zaintza eta ezagutza
                   1.4 ebaluazio irizpideak.

Laburpena:
Nortasuna garatu, lotura afektiboa sortu, gauza berriak esperimentatu, gaitasunak hauteman, jolasarekin lotu.
2.       Ingurunearen ezaguera:
Egitura:
               2.1 sarrera
               2.2 helburuak: sei helburu nagusi
               2.3 edukiak
-lehenengo zikloa:
-lehenengo blokea: ingurune fisiko eta naturalarekiko interakzioa
-bigarren blokea: bizitza ingurukoekin
-bigarren zikloa:
-lehenengo blokea: ingurune fisikoa: elementuak, harremanak eta neurriak
               -bigarren blokea: natura ezagutzen hastea  
               -hirugarren blokea: kultura eta bizitza gizartean
               2.4 ebaluazio irizpideak.

Laburpena:
Ingurune naturala fiskoa eta soziala osatu, ingurunearen zati, elementuak errespetatu, aztertu eta behatu.

3.       Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena
Egitura:
               3.1 sarrera
               3.2 helburuak: hamaika helburu nagusi
               3.3 edukiak
-lehenengo zikloa:
-lehenengo blokea: hitzezko komunikazioa
-bigarren blokea: komunikatzeko beste modu batzuk: plastikakoa, musikakoa eta gorputzaren bidezkoa
-bigarren zikloa:
-lehenengo blokea: hitzezko hizkuntza. Entzutea, hitz egitea eta berbetan aritzea
-bigarren blokea: ikus entzunezko hizkuntza eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak  
               -hirugarren blokea: arte hizkuntza
               -laugarren blokea: gorputz hizkuntza
                3.4 ebaluazio irizpideak. 
  
Laburpena:
Helduekin eta bere adineko beste umeekin komunikatzen ikastea, idatzizko testuetara hurbiltzea eta musika, plastika eta haien gorputzen bidez komunikatzen ikastea. Horretarako, hizkuntza desberdinek, haien gorputza eta inguruan dituzten materialak eta baliabideak erabiltzen eta bereganatzen ikastea.

YOGA


Yoga praktikatzeak oso onuragarria da gorputzarentzako zein adimenerako erlaxatzera laguntzen gaituelako, gehien bat bizitza modernoan bizitzen dugun estresagatik eta umeek ez dira hortaz libratzen. Yogak erlaxatzen laguntzen du baina norberak bere burua ezagutzeko ere erabiltzen da. Ume hiperaktiboentzako eta estresa sufritzen duten umeentzako oso onuragarria da energia, antsietatea eta beldurra bideratzen laguntzen dielako, gainera haien egoera emozionala hobetzen du. Beraz, agresibitate arazoak dituzten umeek haien jarrera aldatzen dute eta lagunen arteko integrazioa sustatzen da. Hau guztia, yogan ezinbesteko den ariketa batekin lortzen da, arnasketarekin. Arnasketa ariketak ondo burutzeko beharrezkoa da eta yogaren zatirik garrantzitsuena da, ariketak baino inportanteagoa arnasketa kontrolatzen ez badelako, ariketak gaizki eginak egongo dira.
Yogak ba al du zerikusia hezkuntzarekin? Lehen esan dudan bezala, umeen integrazio prozesuan lagundu dezake yogak, horretaz aparte, yogan praktikatzen den ariketa fisikoa kontzentrazioa behar duenez, umeen bizitzaren beste arloetan ere kontzentratzen laguntzen die ikasketa prozesuan.
Bestalde, gorputz ikuspuntutik ikusita, yogak malgutasuna eta elastikotasuna lantzen du, hau trebetasun motorrak garatzen eta muskuluak, artikulazioak, glandulak eta organoak  estimulatzen eta aktibatzen laguntzen du. Haurraren hazte prozesua hobetu eta laguntzen du.
Yoga praktikatzeak, ariketa dibertigarria bihurtzen da umeentzako gorputza garatzeko beste modu berria eta ezezaguna delako, baina yoga klaseetan motibazioa umeengan piztea derrigorrezkoa da ez aspertzeko eta horregatik ez da komenigarria 15 ume baino gehiago izatea klase batean. Haurrek, erlaxatuta eta eroso sentitzeko ariketa egiteko arropa eraman behar du edozein mugimendu egiteko, koltxonetak behar dira oinetan hotzik ez sentitzeko eta isiltasuna giroa behar da.
Yoga praktikatzeko ordutegi onena goiztetan da, baina arratsaldean egiteak onuragarria da berdin, gainera,  adituen hitzetan, yoga praktikatzeko adin mugarik ez dago lau urteetatik gora egiten badugu.

2012/04/29

HEZKUNTZA FISIKOAREN GARRANTZIA





          Kirola eta mugimendua haurren munduan txertatzea beharrezkoa da. Oso garrantzitsua da ondo antolatua izatea. Hau da, helburua argi izatea eta umeek helburua nolabait irabaztea ez dela ondo barneratzea. Kirola praktikatuz haurrak autonomia eta ezaguera pertsonala landuko ditu. Gainera, zentzumen perzepzioa garatzen lagunduko dio, hainbat kirol lantzeak erreflexuak hobetzen lagundiko die haurrei.

 Horrez gain beharrezkoa da ohitura egokiak hartzea etorkizunean obesitatea eta antzerako gaixotasunak ekiditeko.  Haurrek kirola egiten gozatzea lortzeaz gain komenigarria da elikadura ohitura egokiak hartzea, gaur egun haurren %10a obesoak direla adierazten baitute estatistikek.

Askotan haurrek burutzen dituzten jarduerek bakoitzaren erresistentzia, abiadura eta honelakoak baloratzen dituzte eta hainbat haur gaizki sentitu daitezke besteak bezain azkarrak ez direlako… Horregatik jardueraren gainean gogoeta egitea onuragarria litzateke, gimnasia saioetan haur guztiak gustura senti daitezen.
 
Haur guztiak gustura sentituz burutu daitekeen ariketa bat ondorengoa izan daiteke: Haurrak zirkulu batean kokatuko dira eta borobilean elkarri bola imaginario pisutsu bat pasatzen hasiko dira, irakasleak “beste aldera!” ohiu egitean baloiaren norabidea aldatu beharko dute.