2012/05/14

PENSANDO EN LOS DEMÁS


Pasaden eguenean, bideo batez hitz egin genuen klasean. Bideo honen izenburua "Pensando en los demás" zen. Bideoan, Toshiro Kamamori izeneko irakasle baten klaseak jarraitzen dira urte batez. Irakasle hau, bere klaseetan zoriontasuna aurkitzeko bidea erakusten saiatzen da eta hau lortzeko besteen zoriontasuna ere bilatu behar dugula aipatzen du. Urtean zehar, umeekin enpatia eta umeen arteko lotura afektiboak lantzen ditu batez ere.

Bideo hau, hainbat ideietan pentsaraztea eragin zidan hauetako batzuk eskolarekin eta irakasle lanarekin zerikusia zuten baina beste askok ez. Bi gauza garbi atera nituen bideotik. Lehenengoa, askotan, gure ingurunearekin ez garela erlazionatzen. Adibidez, momentu honetan, Gasteizko Irakasle-eskola Eskolako lehenengo mailako H.H. klaseko zenbat ikasleekin hitz egin dut noizbait? Kontatzen hasten naiz eta erdia baino asko gutxiagorekin ez dut inoiz hitz egin. Bideoan agertzen diren ikasleek ordea 30 dira eta haien arteko erlazioa guztiz desberdina da. Elkar ezagutzen dira eta horren ondorioz elkarrengandik ikasten dute.

Bigarrena, umeak haien sentimenduak eta ideiak espresatzeko helduak bezain kapazak dira, egin behar den bakarra haiek esateko daukatena entzutea da. Bideoa ikusi daiteke nola umeek "cartas de cuaderno" izeneko gutunak idazten dituzten. Hor kezkatzen zaien gaiez idazten dute baina benetan garrantzitsuak diren gaiez haien senideen heriotzaz edo haiek esperimentatutako beste egoera traumatikoez hitz egiten dute adibidez. Honen helburu nagusia, umeak haien sentimenduak eta beldurrak kanporatzen dituzte eta haien klase kideei gauza bera egiteko aukera ematen diete. Umeei espresatzeko aukera eta ingurunea eskaintzen die eta haiek oso ondo erabiltzen dituzte.

Hortaz gain, haien iritsia emateko askatasuna dute eta oso ondo erabiltzen dute gainera. Metodo honen bidez, umeak espiritu kritiko propioa sortzen dute eta haienganako konfiantza hazi egiten da. Askotan harrituta gelditzen gara gure inguruko gazteek haien iritziak defendatzeko gaitasuna ez dutelako eta egia esan, hau ez da harritzekoa. Izan ere, ez daukate eredu on bat, haiek arrazoiak eskatzen dituztenean lortzen dituzten bakarrak nik esaten dudalako eta hau horrela delako dira. Eta bi erantzun hauek konformismoa eta gogo heza ekartzen dute, Zertarako arrazoitu, beti erantzun berdina jaso behar badute? Argi dago umeak adierazteko eta pentsatzeko irrikatan daudela egin behar den bakarra aukera ematea da.


No hay comentarios:

Publicar un comentario