2012/03/19

MUSIKA UMEEN GARAPENEAN

        Musika, umeen garapenean paper garrantzitsu bat jokatu arren, musikarentzako garairik onenak ez direla esan beharra dago. LOGSE indarrean sartu ondoren, curriculumeko ikasgaiei bultzada emango zitzaiola ziurtatu zuen, baina administrazioaren lehenengo ebazpena heziketa musikalean izan da. Haien ustean, beharrezkoagoa edota oinarrizkoagoa den ikasgaia ematea askoz ere inportanteagoa da. Horrek, atzera pauso izugarria izan da eta beste irtenbide baten bila daude musikaren aldekoek. Baina, zergatik da musika garrantzitsua garapenean?
Prozesu psikologikoak aktibatzeaz gain (psikologia aldetik ikerketa beste modu bat egiteko aukera ematen duana), trebetasun espezifiko batzuk garatzen ditu. Funtzionamendu kognitibo-musikalean, musika trebetasunak lor ditzakegu, adibidez: musika konposatzea eta interpretatzea. Bi hauek, zailtasun handiko trebetasunak dira eta pertsona guztiek ezin dute gauzatu. Beraz, trebetasuna ez da unibertsala, gaitasun jakin batzuen multzoa baizik, eta horrek garatzea beharrezkoa da hezkuntzaren bidez.
Bestalde, musika azken hamarkadetan, ikerketa zabalak egiteko erabili da: garapen musikala haur etapetan, musikaren nortasuna, psikologia soziala, sormena…
Beraz, musika psikologiarekin oso harreman estua dauka eta honen bitartez umeen garapena hobetu eta ulerkorragoa izatea bultza dezake. Hori dela eta, musika ikerketa prozesu berriak zabaltzen ari ditu.
Hortaz, musika derrigorrezkoa eta beharrezkoa dela umeen garapenean esan dezakegu, eta curriculumeko ikasgaia izanda, baloratuagoa egon behar litzateke.





2 comentarios:

  1. Niretzat interesgarria da gaia; Jakingarriak horren berri ez dut izan eta gorde dut, eskerrik asko.
    Ados nago, tempoa eta afinazioa urtzen dabiltza Euskal Herrian (Pirritxek eta Porrotxek argitaratzen dituzten zenbait entzutea baino ez da).
    Baina: musika interesatzen bazaizu, topa hori eta HH loturak, helburuak eta gaitasunak, metodologia eta ebaluazioa. Bestela hutsean ari zara, gehienbat

    ResponderEliminar
  2. Ah! Izenburua ere ipini behar duzu.

    ResponderEliminar