Gaurkoan, urtaroak ikasteko eskulan bat
proposatuko dugu. Eskulan honekin, Curriculumaren ingurunearen
ezagutzaren atala landuko dute batik bat. Hain zuzen ere, natura
ezagutzen hasteko lagungarria izan daiteke. Gainera, eskulan hau
osatzeko gurasoen laguntza eta zenbait irteera egitea beharrezkoa
izango da. Beraz, jarduera interesgarri eta oso bat iruditu zaigu.
![]() |
2. Kotoia |
BEHAR DITUGUN MATERIALA:
![]() |
1. Txantiloia. |
![]() |
3. Kartulina |
![]() |
4. Gezia |
![]() |
5. Benetako loreak |
![]() |
6. hosto sikuak. |
Azkenengo bi materialak ez dira beharrezkoak. Posiblea bada ondo egongo litzateke umeekin irteera txiki bat prestatzea eta lore sikuak edo eroritako hostoak lortzea. Izan ere jarduera interesgarriagoa izango litzateke umeentzat. Haien interesa pizteko lagungarria da.
JARRAITU BEHARREKO PAUSUAK:
1. Ume bakoitzari txantiloi bat emango zaio. Era honetan, bakoitzak bat izanda, etxera eraman ahalko dute eta han ere landu. Bitartean, irakaslea kartulina betetzen juango da ikasleek eredu bat izan dezaten eta klasean ere gaia lantzeko materiala izan dezaten.
2. Urtaroen izenak jarriko dituzte irakasleen laguntzaz dagokion lekuan hiru hizkuntzatan euskara, ingelesa eta gaztelania.
3. Izenak jarritakoan, ume bakoitzak nahi duen moduan apainduko du urtaro horrekin zer ikusia duen marrazki edo material batekin. Horretarako, margoak, kotoia, loreak eta bar erabili ahalko dituzte.
4. Irakasleek lana plastifikatu egingo ditu eta umeek apaindutako gezi bat jarriko dio haiek hilabetez eta urtaroz aldatu ahal izateko. Osatuta daukagu gaurko eskulana!
Eskulan honen asken xedea urtaroak ikastea denez, eskulana egin ondoren herabilera eman behar diogu eta horretarako, badaude lagungarriak izan daitezkeen zenbait dokumentu, abesti edo bideo.
Ederto, Julene.
ResponderEliminarHorrekin eta aurrekoekin hori egiten ederto dakizula erakutsi duzu. Orain, pausu bat haratago egin behar duzu: Hori den hori, nola egin behar den dakigun hori, zertarako egin behar dugu? (helburuak / gaitasunak), nola jakingo dugu ea lortu dugun? (ebaluaziorako irizpideak), zein interes du? (curriculumarekiko loturak)