![]() |
Añadir leyend |
Artikulu honetan ikus dezakegu, gaur egungo haurtxoek beste garaiko belaunaldietan baino lehenago hasten direla. Ipuinak “irakurtzeak" sustatzen du garapen hori, oso gaztetatik gurasoek liburutegira eramaten dituzte eta han kontatzen zazkie ipuinak. Gainera, nahi dituzten ipuinak hartu eta marrazkien bitartez ipuinen munduan sartzen dira pixkanaka-pixkanaka.
Irakurketa bultzatzeko animazio ekintzak garrantzitsuak dira, ipuinen kontaketa ez da jolas saioa ezta pailazo emanaldiak, umeek ez dutelako jolas moduan ulertzen.
Liburutegira joaten direnak gehienbat 5 urteko umeak dira, eta orain dela urte batzuk hasitako sustapen saioak fruituak ematen ari dira.
Ipuinak kontatzerakoan kontutan hartu behar dugu adina, zein adinatakoak diren kontuan izanda, gela egokitu behar da. Adibidez, 3 urteko neska-mutilak baldin badira kuxina erabiltzea komengarria da, irakaslea haien parean egotea, ondo ahozkatzea eta lasai hitz egitea oso garrantzitsua da ere.
Gai polita, Igone.
ResponderEliminarHala ere, curriculumarekin eta didaktikarekin batzen ahaleginik ez duzu egin eta egin behar zenuke hemendik aurrera. Horrela, oinarrituago eta sendoago geldituko zaizkizu.
Zuk egiten duzun irakurketa horrek berdin balio diezaioke HHko irakasle bati edo 4 urteko ume baten aitari; helburua espezializazioan sakontzea dugu.