2012/03/11

EMOZIO HEZKUNTZA ETA HAUR MASAJEA


Donostiako ikastetxe batean zehazki Presentación de María ikastetxean heziketa garai bakoitzean programatuta dagoen emozio hezkuntza proiektu bat lantzen da. Haur masajeari berebiziko garrantzia ematen zaio haur eta gurasoen arteko harreman afektiboei estuki lotuta baitago.

                                              
Haur masajea
Haur masajea munduko kultura askotan dagoen ohitura da, cultura askotan betidanik egon da haurrei masajea emaeko ohitura gure artean azken urteetan zabaldu bada ere.
Haur masajearen onurak
Haur masajeak umearekin modu sakonean lotzen gaitu , ahozkoa ez den hizkuntza ulertzen eta, maitasunez eta begirunez entzuten laguntzen digu. Umearen beharrei erantzuteko aukera paregabea ematen die gurasoei nahiz gainerako zaintzaileei.
Honela umea maitasunez inguratuta eta besteengatik entzunda sentituko da. Errespetuz eta maitasunez ukitua izanez gero, kontaktu mota hau ezagutzen ikasten du. Etorkizunean bere gurasoak eta hezitzaileak imitatzeko joera garatuko du.  Haurtzaroan sortutako lotura emozional sakonak maitasunezko eta konfiantzazko bizimodu baten oinarri ezin hobea dira.
                                                                                              
Ikastetxe honetan beste zenbait proiektu ere burutzen dira: haurrei txikitatik irakur zaletasuna piztekoa, haurrentzako musika tailerra…
Nahi izanez gero, informazio gehiago ikastetxearen web gunean aurki dezakezu.



1 comentario:

  1. Ez duzu ondo ulertu lanaren helburua. Web orrian dioena berriro esan baino gutxi gehiago egin duzu (ezer gehiago egin baduzu).
    Zuk gauzak ikastearekin lotu behar duzu. Didaktikarekin zenbat eta lotuago hobeto.

    ResponderEliminar