2012/03/02

HIK HASI EGITASMOA


Hik Hasi egitasmoa, 1995. urtean sortu zen irakaskuntzako partaideen artean. Talde honen helburua, euskal kulturan oinarritutako curriculum propioa da, hau da, Euskal Herritik kanpoko erabakien menpe ez dagoena bultzatzea.  Honakoa bultzatzeko Hik Hasik hainbat proiektu burutu ditu: aldizkaria, udan topaketa pedagogikoak, ipuinen bildumak, ikus-entzunezko materialak…

Proiektu honetan hainbat ikastetxek parte hartzen dute Euskal Herriko zazpi probintzietan. Horrez gain Hik Hasik irakaskuntzako langileen eskubideak ( lan hitzarmenak, dirulaguntzak…) azaltzen ditu. Irakasleen esperientzia aberasteko ikastaroak ere antolatzen ditu talde honek.

Gainera, web orrialdean eztabaida gune bat dago jendeak bere iritzia eman dezan. Kezkak argitzeko beste gune bat ere aurki dezakegu.

Informazio gehiago web orria bera bisitatuta lor daiteke, bertan agertzen dira azken ekitaldiak, sortutako materialei buruzko informazioa…

 Udane Ibarzabal

1 comentario:

  1. Oso interesgarria eta zuentzat ezagutu beharreko baliabidea.

    Egin beharrekoa:
    * Egileak izenpetu (egin dezala honetan ere)
    Gomendio batzuk:
    * Etiketak gehitxuago hausnartu, nahiz eta langileriaren eskubideez ere aritzen den HikHasin eta zuek aipatu baduzue ere, ez dut uste bigarren etiketa horrek laburbiltzen duenik ondoegi web orria. Agian, interesa, gainera, zuek beste gauza batzuetan kokatu duzue (Euskal Herri mailako curriculuma, eztabaida...)
    * Estekak, horrela baino, egokiago bat "HikHasi egitasmoa" tartean web orrikoa, eta zuek kokatu duzuen tokian "eztabaida gunea" aipatzen duzuen tokian bertara doana, eztabaida gunerakoa.

    ResponderEliminar