2012/05/08

YOGA


Yoga praktikatzeak oso onuragarria da gorputzarentzako zein adimenerako erlaxatzera laguntzen gaituelako, gehien bat bizitza modernoan bizitzen dugun estresagatik eta umeek ez dira hortaz libratzen. Yogak erlaxatzen laguntzen du baina norberak bere burua ezagutzeko ere erabiltzen da. Ume hiperaktiboentzako eta estresa sufritzen duten umeentzako oso onuragarria da energia, antsietatea eta beldurra bideratzen laguntzen dielako, gainera haien egoera emozionala hobetzen du. Beraz, agresibitate arazoak dituzten umeek haien jarrera aldatzen dute eta lagunen arteko integrazioa sustatzen da. Hau guztia, yogan ezinbesteko den ariketa batekin lortzen da, arnasketarekin. Arnasketa ariketak ondo burutzeko beharrezkoa da eta yogaren zatirik garrantzitsuena da, ariketak baino inportanteagoa arnasketa kontrolatzen ez badelako, ariketak gaizki eginak egongo dira.
Yogak ba al du zerikusia hezkuntzarekin? Lehen esan dudan bezala, umeen integrazio prozesuan lagundu dezake yogak, horretaz aparte, yogan praktikatzen den ariketa fisikoa kontzentrazioa behar duenez, umeen bizitzaren beste arloetan ere kontzentratzen laguntzen die ikasketa prozesuan.
Bestalde, gorputz ikuspuntutik ikusita, yogak malgutasuna eta elastikotasuna lantzen du, hau trebetasun motorrak garatzen eta muskuluak, artikulazioak, glandulak eta organoak  estimulatzen eta aktibatzen laguntzen du. Haurraren hazte prozesua hobetu eta laguntzen du.
Yoga praktikatzeak, ariketa dibertigarria bihurtzen da umeentzako gorputza garatzeko beste modu berria eta ezezaguna delako, baina yoga klaseetan motibazioa umeengan piztea derrigorrezkoa da ez aspertzeko eta horregatik ez da komenigarria 15 ume baino gehiago izatea klase batean. Haurrek, erlaxatuta eta eroso sentitzeko ariketa egiteko arropa eraman behar du edozein mugimendu egiteko, koltxonetak behar dira oinetan hotzik ez sentitzeko eta isiltasuna giroa behar da.
Yoga praktikatzeko ordutegi onena goiztetan da, baina arratsaldean egiteak onuragarria da berdin, gainera,  adituen hitzetan, yoga praktikatzeko adin mugarik ez dago lau urteetatik gora egiten badugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario