Kirola eta
mugimendua haurren munduan txertatzea beharrezkoa da. Oso garrantzitsua da ondo
antolatua izatea. Hau da, helburua argi izatea eta umeek helburua nolabait
irabaztea ez dela ondo barneratzea. Kirola praktikatuz haurrak autonomia eta
ezaguera pertsonala landuko ditu. Gainera, zentzumen perzepzioa garatzen
lagunduko dio, hainbat kirol lantzeak erreflexuak hobetzen lagundiko die
haurrei.
Horrez gain beharrezkoa da ohitura
egokiak hartzea etorkizunean obesitatea eta antzerako gaixotasunak ekiditeko. Haurrek kirola egiten gozatzea lortzeaz gain
komenigarria da elikadura ohitura egokiak hartzea, gaur egun haurren %10a
obesoak direla adierazten baitute estatistikek.
Askotan haurrek burutzen dituzten jarduerek bakoitzaren erresistentzia,
abiadura eta honelakoak baloratzen dituzte eta hainbat haur gaizki sentitu
daitezke besteak bezain azkarrak ez direlako… Horregatik jardueraren gainean
gogoeta egitea onuragarria litzateke, gimnasia saioetan haur guztiak gustura
senti daitezen.
Haur guztiak gustura sentituz burutu daitekeen ariketa bat ondorengoa
izan daiteke: Haurrak zirkulu batean kokatuko dira eta borobilean elkarri bola
imaginario pisutsu bat pasatzen hasiko dira, irakasleak “beste aldera!” ohiu
egitean baloiaren norabidea aldatu beharko dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario