Hurrengo eskulana musika arloarekin estuki lotuta dago, edozein umee erabili dezakeen gitarra hain zuzen ere. Gitarra hau egiteko materialak hauek dira:
1. mukizapi-kaxa 2. gometsak


3. tenperak 4. gomak




3. tenperak 4. gomak


Lehenengo pausua, mukizapi kaza hartzea da, zapi barik baldin badago hobe, horrela material birziklatuak erabiliko ditugu. bigarren pausoa kaxa margotzea da eta lehor dagoenean gometsak itsatsi. Azkenik, gomak ipini behar dira. Hau egiteko bi aholku hauek lagungarriak izan daiteke, lehenengoa gomen lodiera ezberdina bada, sortuko duten soinua ere ezberdina izango da. Bigarrena, kolereetako gomak hobeto geratzen direla da.
Eskulan honekin lantzen dituzten gaitasunak hizkuntza, gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna giza eta arte kultura eta autonomia dira. Gainera, lehen esan dudan moduan musikarekin estuki lotuta dago eta ez bakarrik musikarekin, baizik eta psikomotrizitatearekin. Arlo honetan, koordinazioa eta abilezia lantzen dira, beraz, psikomotrizitate fina lantzen da. Honekin batera irudimena eta sormena ere.
Espero dut gustoko izatea eta praktikan jartzea, hona hemen uzten dizuet eskulanaren itxura amaitzean.
Aurreko bat edo batean komentatu dut gaitasunen ikuspegiaren garrantzia; badakit zerbait aipatuta dagoena. Galdera: nola ebaluatuko duzu jarduera horrekin (polita, berez) hizkuntza, gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna giza eta arte kultura eta autonomia lantzen duzun eta zein neurritan? Erantzuteko gai ez zaren neurrian ez zara jarduera horrekin hura lantzeko gai. Bestela ere, gaitasunak idatzi behar dira horretarako arauen arabera eta ez oinarriko batzuk aipatu soilik.
ResponderEliminar* Etiketen bitartez izenpetu
ResponderEliminar