Gaur egun, ume gehienek normalean eskola kanpoko ekintzak egiten dituzte. Ekintza hauek zabalak izan daitezke; kirola egiteko, klaseko materiaren bat indartzeko, eskulanen tailer bat, igerilekura joatea,... Egia da haur hezkuntzako umeak normalean "multikirola" deritzon eskola kanpoko ekintzara joaten direla, gehien bat jolas librea eta noizea behin jolas baten bat egiten dute. Eskola kanpoko ekintzak honako leku hauetan egiten dituzte.
Sartzen diren lehenengo aldietan lekua aztertzen dute, espazioa, zein material dagoen, zertarako balio duten, nola jolas dezakete material horrekin,... Normalean erabiltzen duten materiala erlazionatzen dute ezagutzen duten material batekin era horretara jolastu ahal izateko. Batzuetan kanpora ateratzen dira, horrela, aire zabalean eta naturan jarduerak egiteko interesa, eta ingurune babesteko eta zaintzeko jarrerak garatuko dituzte.
Esan behar da umeak aktiboak direnez, ekintza mota hauek komenigarriak dira haientzat batez ere, beren psikomotrizitztearen garapenerako. Baina hala ere, astean zehar jarduera asko izanez gero, umeak gehiegi nekatu ahal dira. Umea egun libreak eduki behar ditu lasai egoteko.
Egia esaten dituzun guztiak.
ResponderEliminarAzkenengo sarrera hauek egin bearrekoan ardazteko gomendioa egin nuen klasean, berriro egiten dizut gomendio hori hemen.
Psikomotrizitaterako interes berezia baduzu, baliokoa, UDa horretara bideratu, baina hemengo ekarpenak UDaren logikara bideratu.