Txikitatik igeri egiten hasteak asko laguntzen du haurraren
gorputzaren mugimenduaren garapen egokian. Bere gorputzaren ezagutzan ere
aurrera egiten lagunduko dio. Igeri egitean haurrak erlaxatu egiten dira eta
honela hobeto sentituko dira ongizate pertsonala lortuz. Bestalde, haurrek
ekintza hau heldu batekin burutzean lotura afektiboa sortuko da eta honek
haurrari segurtasuna emango dio.
Kontuan hartu
behar dugu 8 edo 9 hilabete egin ondoren haurrak galdu egiten dituela berezko
zenbait erreflexu eta berriz ikasi beharko ditu. Nolabait jaotzen denean igerian egiteko trebetasuna du baina hilabete batzuk barru galdu egiten du.